XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

H. Murray-k aurkeztutako postura, k. o. 600 urte inguru kokatu zuen xakea; oso lasaia da elaboratutako jokuak tratatzen dituzten textuei begira jartzen bagara.

Dena dela, lurrari ateratako lekukotasunak ez du xakea gizon bakar batek asmatu zuelakoa sostengatzen.

Gure ustez, postura bakoitza defenditzen duten autoreen abiapundu desberdinetara jo behar da soluzioa bilatzeko.

Mahaian, eta peoiez gainera, jokatzen diren taulako joku guztiak xakeari lotzen badizkiogu, argi dago aspaldikoa dugula joku hau.

Aitzitik, bere jatorria dadoez jokatzen den taula errealetako karrerako joku bilakatu beharrean gudako joku bilakatzen badugu horixe da Murray-k egiten duena, gure egunetara hurbildu behar da xakearen jatorria.

Bada, erantzuna ez dago aurkitzerik arkeologikoetan soilik, zein definiziotatik abiatzen den baizik.

BERE GERTAERA HISTORIKOA.

a) Aintzin Aroa.

Orainarte Egipto, Mesopotamia, India eta Persiako xakeari buruz aritu garelarik, orain antzinako Grecia eta Erromakoari buruz arituko gara.

Platón, Sófocles eta Polibio-ren zenbait lanetan petteia zeritzan jokuari buruzko aipamenak aurkitzen ditugu, zeina agudezi eta zolitasunezkoa sailkatzen baidute.

Autore berauek laukiz edo marraz zatikatutako taula bat eta era askotako piezak aipatzen dituzte.

Dirudienez etrusko eta antzinako grekoen triodion edo marran hiru delakoan ditu hastapenak petteia delakoak.

Denbora igaro ahala, piezak ugaritzen joan ziren nonbait eta, noski, laukiak ere bai.

Garai desberdinetako etruskoen bi basotan Akiles eta Aiax ikus daitezke Troyako ormen aurrean marran hiru delako jokua jokatzen.

Teknika eta jokamoldean ados ez egonarren, gaia eta jokua berbera dela ez dago dudarik.

Lehen basoak, Anfora Tirrena, bi gudari armatu aurkezten ditu.

Bata harri solte baten gainean eta harri luzeago baten gainean, non margotu baita jokua, eserita bestea: harri honen gainean bospasei harkaskar zuri eta beltz azaltzen dira.

Beste basoak ere, teknika aurreratuagoa beronek, bi gudari aurkezten ditu.